hidrokarburoak. zerga-sistema

hidrokarburoen sozietateen gaineko zerga
35%
 
agortze-faktorea: diru-hornidura

Zerga-oinarria gutxitzea (ondokoen artean aukeratzeko):

  • Hidrokarburoen salmentatik eta biltegiratzeko zerbitzugintzatik %25, gutxitze hau baino lehenagoko zerga-oinarriaren %50eko mugarekin.
  • Gutxitze hau baino lehenagoko zerga-oinarriaren %40.
 
agortze-faktorea: betekizunak
  1. Espainiako Estatuaren eta Espainiako Erresumaren mendeko itsas hondoan eta lurpean egiten diren biltegiratze, hobien ustiatze, ikerketa eta esplorazio lanei lotutako jardueretan inbertsioak, hamar urteko epean, zerga-oinarria gutxitzen den ezarpen-aldia amaitzen den unetik kontatzen hasita.
  2. Zerga-oinarria gutxitzeko zenbatekoan erakundearen erreserba-kontuen gehikuntza ezarpen-aldi bakoitzean.
 
agortze-faktorea: ez betetzea
Hamar urteko epean inbertitu ez bada edo modu desegokian egin bada, amaitutako ezarpen-aldiko edo ezarpen desegokia egindako ekitaldiko zerga-oinarrian integratu egingo da, eta aldi horri dagozkion berandutze-interesak kitatu beharko dira.
 
inbertsio inmaterialen amortizazioa eta ikerketa-gastuak
Gehienez %50 urtean. Ez dago aldi-mugarik amortizaziorako.
 
zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa
Zerga-oinarri negatiboak konpentsa daitezke prozedura honetaz: hurrengo ekitaldietako zerga-oinarriak murriztuz. Nolanahi ere, zerga-oinarri bakoitzaren urteko gehienezko zenbatekoa %50ekoa izango da.

Oharra
: Hemen azaltzen den informazioa orientagarria eta azal-azalekoa da. Hain zuzen ere, Espainian indarrean dagoen legerian jasotako zerga- eta ekonomia-magnitude nagusien laburpena da. Bertan aipatzen diren datuen egiazkotasunaren ardura ez da SHESArena izango.