x
eusko-kantauriar arroaren geologia
azalera:
250 x 100 km.
kokaleku geologikoa:
Pirinioetako mendikateko mendebaldeko muturra.
adina:
Sekuentzia Mesozoikoa - Tertziarioa basamentu Herzinikoaren gainean (Devonikoa - Karboniferoa).
zutabe estratigrafikoa:

Serie sedimentario jarraia Permo-Triasikotik Tertziariora. 15.000 m-ko potentziaraino heltzen da. Barne hartzen ditu: ebaporitak, karbonatoak, serie detritikoak eta sumendi materialak.

arro sedimentarioa:
Arro hedakorra Triasikotik Goi Kretazeora arte.
inguru geodinamikoa:

Rifting aldien barruan eta Ipar Atlantikoaren zabalkundean garatua (Bizkaiko golkoa: Iberia eta Europako plaken bereiztea).

tektonismoa:
Iberia eta Europako plaken hurbilketaren ondoriozko deformazioa, Maastrichtiaretik Oligozenora arte.
fase orogenikoa:
Orogenia alpinoaren fase piriniarra (Eozeno - Oligozeno). Honakoa eragin zuen: seriearen deformazioa, material sedimentatuen altxatzea eta arroaren inbertsioa.


PDF

PDF

PDF


Lotura interesgarriak